Zarautz zure eskuetan off-line bertsioa: Zarautz zure eskuetan zerbitzua jaitsi ezazu zure ordenagailu edo PDA-ra eta kontsultatzeko aukera izango duzu Internetera konektatu gabe. Gainera, Zarautz bisitatzean erabiltzen jarraitu ahal izango duzu.
Ordenagailurako bertsioa
PDA-rako bertsioa
Zarauzko ibilbideak Bidean ez galtzeko, aukera ezazu gehien gustatzen zaizun ibilbidea eta jaitsi GPS-ra edo inprimatu ezazu gidaliburua.
- Eskulturen ibilbidea: Ibilbide honek Zarauzko eskultura garrantzitsuenak ezagutzeko aukera eskaintzen du eta horretarako ibilbide atsegina proposatzen da herriko plaza eta kaleetan zehar.
- Monumentuen ibilbidea: Zarauzko kaleetan barrena monumentu historiko ugari ezkutatzen dira. Ezagutu ezazu Zarautz herriaren historia bere monumentuen bidez.
- Elkano ibilbidea: Elkanora iristen den ibilbide hau baserri eta baratzen ondotik doa bide osoan eta Zarautz eta bere inguruen bista paregabeak eskaintzen ditu.
- Urteta ibilbidea: Nekazal inguruetan zehar prestatutako ibilbidea da eta tarteka baserri ikusgarriak ikusteko aukera eskaintzen du. Nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako bizimodua ezagutzeko parada ezinhobea da.
- Pagoeta ibilbidea: Inguru naturala, pagadiak, pinudiak, pottokak, oreinak, trikuharriak, baserriak... Tradizio handiena duen ibilbide honek hainbat eta hainbat gune interesgarri bisitatzeko aukera eskaintzen tu.
- Getaria ibilbidea: Getariaraino iristen den ibilbide honek mahastiak ikusteko aukera eskaintzen du. Mahastien eta larreen kolore berdeak itsasoaren urdinarekin kontraste zoragarria egiten du bide osoan.
- Talaimendi ibilbidea: aldapatxo bat igo behar da, baina antzina baleak ikusteko erabiltzen zuten talaiara iristean, Zarautz herriaren ikuspegi apartaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Oso ibilbide atsegina eta aproposa da edonorentzat.
|
|