Castellano
   

Zarautz zure eskuetan Zarauzko Arte eta Historia Museoak eskainitako zerbitzu turistiko berri bat da; zerbitzu horren helburu nagusia herri honetako ondarea interpretatzea da.

Mapa kartografiko aurreratu baten bidez, erabiltzaileak neurrira antolatutako bisita bat egin ahal izango du. Mapa horrek Zarauzko eta inguruko ondareari buruzko datu-base garrantzitsua du: monumentu historikoak, aztarnategiak, eskulturak, museoak... Halaber, mapa horrek hainbat mendi ibilaldi zein herri barneko ibilaldiri buruzko informazioa ere eskaintzen du, baita bisitariarentzat interesgarriak izan daitezkeen beste hainbat datu ere: esate baterako, jatetxeen eta osatuen zerrendak edo telefono-zenbaki erabilgarrien gida. Hori guztia Zarauzko kale-izendegi batean ikus daiteke, erabiltzaileak gune bakoitza non dagoen jakin dezan. Horrenbestez, aplikazio hori oso praktikoa da Zarautz bisitatu nahi duen edonorentzat.

 

Zarautz zure eskuetan guztion eskura

Zarautz zure eskuetan zerbitzuak hainbat aukera eskaintzen dizkio erabiltzaileari, kontsulta guztiak erraz eta eroso egin ditzan:

  • On line bertsioa: Internetera konektatzen diren erabiltzaileek zerbitzuaren on line bertsioa erabili ahal izango dute, honako helbide honetan: http://zarautz.menosca.com. Hemendik aurrera, Zarauzko hondartzako edozein lekutatik ere web orri horretan sartzeko aukera izango dute erabiltzaileek, itsas pasealekuan instalatutako wifi sareari esker. Horretarako, Internetera konektatzeko aparailu bat baino ez da behar: ordenagailua, PDA, sakelako telefonoa... Aparailu mugikorrik ez duten erabiltzaileek Zarauzko Arte eta Historia Museoan dute Zarautz Zure Eskuetan zerbitzuan sartzeko aukera, baita PDAk eta GPSak alokatzeko zerbitzua ere.
  •  

  • Off line bertsioa: Zarautz zure eskuetan zerbitzuaren off line zerbitzua http://zarautz.menosca.com web orriko DESKARGAK atalean eskura daiteke. Zerbitzu horren bidez, mapa kartografikoa eta horren datu-base guztia aparailu mugikor bati –ordenagailu eramangarria, PDA– eransteko aukera izango du erabiltzaileak. Horrela, zerbitzu hori edozein unetan edo lekutan erabili ahal izango du, Internetera konektatu beharrik gabe.

    Ibilaldiak egiteko GPSz edo inprimatutako gida baten laguntzaz egin daitezke, nahi izanez gero. (Deskarga atalera joan)

Bisitariarentzat zerbitzuak:


Santa María a Real-en logoa

Sustatzaileak: