Zarauzko Santa Maria la Real Arkeologia eta Monumentu Multzoaren barne dago Zarauzko Arte eta Historia Museoa, zehazki Kanpandorrean. Museoak Zarauzko historia ofizialari buruzko hausnarketa proposatzen du. Izan ere, historia aldatuz doa indusketa arkeologikoek informazio gehiago eskaini ahala. Horrez gain, museoak Zarautzekin lotura estua duten artisten lana, hala eskultura nola pintura, erakusten digu.
Bisita Zarauzko Arte eta Historia Museora (Kanpandorreko aztarnategia barne):