Ipuin kontalaria Zerbitzuak: HH, LH eta 1.go zikloa
Iraupena: ordu bete
Menoscarekin amets egin nahi baduzu begiak itxi besterik ez duzu egin behar! Ipuin kontalariaren eskutik Erdi Aroko ohiturak, gertakizunak eta txutxu-mutxuak ezagutzeko aukera izango duzu baita erromatarren janzkerak ikusteko ere. Badakizu moda beti datorrela bueltan...
Bisita gidatua Zerbitzuak: Adin guztiak
Iraupena: ordu bete
Burdin Aroa. Gela batean gaude eta zoruan, su baten aztarnak ikusi daitezke. Erroma. Errekarriekin mugatutako bidea zapaltzen ari gara. Erdi Aroa. Tenplu kristaupean dagoen hilobia ikusten dugu.
Hau guztia Santa Maria la Real parrokian gertatu zen. Garai bakoitzeko bizimodua, eraikuntzak, sinismenak eta erritoak ezagutu nahi badituzu, Menosca lurraldera hurbildu zaitez eta 2.500 urteetan zehar kuxkusean ibiltzeko aukera izango duzu!
Denboraren bila
Zerbitzuak: LH 3. zikloa
Iraupena: goiza
Zarauzko kaleak denboraren makina bihurtzen dira egun batez eta erromatar, pirata edo itsasgizonen modura bizitzeko aukera eskaintzen digute. Zarauzko historian zehar abentura bila ibiliko gara mendez mende denboran salto eginez.
Menoscaren bila • arkeologia tailerra Zerbitzuak: LH 2. eta LH 3. zikloak, DBH eta Batxilergoak
Iraupena: 3 ordu
Ikasleek arkeologiako ikastaro trinkoa jaso eta Santa Maria la Real aztarnategiko ikertzaileen papera egingo dute. Arkeologo profesionalek erabiltzen duten metodologia jarraituz, egokitutako indusketa batean lanean ibiliko dira, Menoscaren bila.
Menosca espedizioa • Euskal kostaldeko erromanizazioa lantzeko programa Zerbitzuak: DBH eta batxilergoa
Iraupena: 2 egun
Txangozaleek Menosca lurraldearen arrasto zaharrei jarraituko diete teknologia berrien bitartez. Talde bakoitza GPS eta PDA batekin abiatuko da eta, Zarauzko kaleetan barrena, argazkiak, bideoak edo idatzitako dokumentuak jaso beharko ditu. Dokumentazio lan horiek http://heziketa.menosca.com web orrialdean argitaratuko dira. Sartu eta aurreko lanak bisitatu!
Zarautz zure eskuetan Zerbitzuak: DBH eta Batxilergoa
Iraupena: Egun bat
Zarauzko historia eta ondarea ezagutzeko tresnak GPS eta PDA-ak izango dira. Ikasleek zehaztutako ibilbideari jarraituko diote GPS-aren laguntzarekin eta hiribilduko puntu esanguratsuek gordetzen dituzten frogak gaindituz, gida turistiko aparta osatuko dute.
Deskargatu Museoko eskaintza didaktikoa pdf-an: Zure abentura aukeratu!