El Zarauzko Arte eta Historia Museoaren Dokumentazio Zentroak helburu bikoitza du: zarauztarren OROIMENA gordetzea eta hura hedatzea, herria sortu zen urtetik (1237) haren izena aipatzen duten agirien fondoa medio.
Egitasmoa, gaur egun garapen betean dagoena, Victor Herrerok abiarazi zuen 2001eko martxoaren 30ean, Agiritegien Nazioarteko Kontseiluaren (ANK) ekimenez ezarritako ISAD (G) nazioarteko arauak jarraitzen dituen metodologia erabiliz. Dokumentazioari agiri-kopuru handia kendu zaio, eta ondoren aztertua, deskribatua, sailkatua eta digitalizatua izan da gizartearen zerbitzura dagoen datu-basea, gaur egun 7.000 sarrera baino gehiago dituena, eratzeko.
| Kokalekua | Zarauzko Arte eta Historia Museoa Elizaurre 1, 20800 Zarautz |
| Ordutegia | Asteartetik larunbatera: 11-14 / 15:30-18:30 Igandeak eta jaiegunak: 15:30-18:30 Astelehenetan itxita |
| Kontaktua | Tel.: 943 835281 Faxa: 943 005206 info@menosca.com www.menosca.com |